Arrietak eta Gorrotxategik final zaila dute gaur aurrean

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 22a, 02:00

ioritz Arrietak eta Aitor Gorrotxategik final haundi bat daukate gaur, Tolosako Beotibar frontoian. Final haundia bezain zaila, egungo bi promesaren kontra jokatuko baitute; enpresa profesionalek debutatzeko eguna jarria diete Artolari eta Tolosari. Arrietak eta Gorrotxategik sekulako esperientzia daukate eta era honetako partidu ask o irabazi izan dituzte urteotan guztietan. Horregatik, gaur arma horri etekinik haundiena ateratzen saiatuko dira bi hernaniarrak. Final erdietan 22-15 irabazi zieten Urbieta IIari eta Etxamendiri, eta final laurdenetan 22-11 Jaka eta Arratibeli. Hirugarren partidua izango da, 16:00etan hasiko den jaialdiaren barruan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!