Afizionaturik onenak Berria Txapelketako finalean, bihar

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 22a, 02:00

Afizionatuetan gutxi dira beraiek baino hobeak. Berria Txapelketako finala jokatuko dute bihar, Herna­nin, egungo talderik indar­tsue­nek:  Markina eta Huarte. Biek ere hiruna bikote ekarriko dituzte, elkarri errespetu latza jartzeko modukoak; ba­tzuk laister profesionaletan jokatzen ikusiko ditugu...
Pelotazaleek ezin dute galdu biharko espektakulua, 11:00etatik aurrera, Hernaniko kirolegiko frontoian.

Kadeteetan egungo bi bikote indartsuenetakoak
Euskal Herriko txapeldunak dira Laso eta Martija nafarrak, eta final erdietara iritsi ziren Arrizabalaga eta Urizar bizkaitarrak. Bihar Huarte­koak faborito izan arren, partidu latza espero da.

Jubeniletan, nafarrak faborito
Larunbe eta Sarasa nafarrek irabazi dute aurten Euskal Herriko txapelketa, eta okerrik ez dela, berak irabazi beharko lukete bihar. Zubikarai eta Arrasate presiorik gabe aterako dira, eta final erdietan ere sorpresa eman zutenez, badakite aukera badutela bihar ere.

Seniorretan ofizioa nagusi bi bikoteetan
Urteek zaildutako lau pelotari neurtuko dira seniorretan. Huarteko Yoldi eta Tabar, eta Markinako Beitia eta Kastillo.  Bihar Yoldik markatu lezake diferentzia, sekulako denboraldia egiten ari baita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!