Zozketatu dira 66 baratzak

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 22a, 02:00

Udalak, Kutxa Ekogunea­rekin elkarlanean, Antziola eta Sagastialden lurrak pres­tatu ditu baratzak egiteko. Lur horiek atzo zozketatu zituen izena emandako herri­tarren artean. www.hernani.net helbi­dean jarriko dute zerrenda ikusgai, bakoitzari dagokion partzelarekin. Denera, 66 par­tzela banatu ziren. 14 par­tzela jubilatuen taldean ba­na­tu ziren eta 16na, langabetu eta gazteen artean. Gaine­ra­koen artean, berriz, 20 partze­la. Jubilatuen­tzat ere 16 par­tzela zeuden zozketan, baina 14k bakarrik egin zuten eskaera. Gazteen artean, berriz, 16k emana zuten izena eta justu, partzela bana tokatu zaie. Eta langabetuen artean, 22k egina zuten eskae­ra, baina horien artetik 5, gaz­teen taldean ere sartzen zirenez eta partzela tokatu zaienez, azkenean 17 langabeturen arte­an egin zen zozketa. Bakarra geratu zen partzelarik gabe.  

Zozketa orokorrean 20 lur sail
Berez 18 partzela zozketatu behar ziren gainerako herri­ta­rren artean, baina jubila­tu­en partzeletatik bi sobran geratu zirenez, 20 partzela zozketatu zituen Udalak. 32 herritar itxaron zerrendan geratu dira.
Dena dela, zerrenda ez da behin betikoa oraindik, da­tuak konprobatu behar dituz­te, fa­mi­lia bakoitzak ezin bai­tu par­tzela bat baino gehiago izan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!