Bi lan istripu izan dira Hernanin, aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 22a, 02:00

Bi lan istripu izan dira aste honetan Hernanin. Oste­gune­an gizonezko bat hil zen, asteartean izandako lan istripuaren ondorioz. Erre­zil­darra zen eta Pagoaga bailaran izan zuen istripua, bertako zentral hidroelektri­koan grua bat montatzen ari zirenean. Pisu haundiko pie­za bat gainera erori zitzaion.
Ostegunean, baita ere, Hernaniko gazte bat larri zauritu zen. Erredurak dauzka gorputzaren ehune­ko haundi batean. Guru­tzetako erietxera eraman behar izan zuten urgentziaz.

Doluminak, Udalak
Hernaniko Udalak dolu­mina azaldu nahi die fa­miliari eta lagunei eta eskatzen du, «lan arriskuen prebentzioan beharrezkoak diren neurri guztiak apli­katzeko, berriro lan istri­purik gertatu ez dadin».

Politika eraginkorren beharra
Buruntzaldeko LABek ere samina eta elkartasuna adie­ra­zi die langile horien seni­deei eta gertatutakoa salatu du. «Enpresariei prebentzio eta lan osasun politika era­gin­korrak ezartzea exijitzen diegu eta administrazioari, kontrola areagotzeko. Lan istripu gehiagorik ez! prekarietatea hiltzailea».
Alderdi sozialistak ere babesa azaldu die langileen familiei. «Gizarteari eragi­ten ari zaion gaitz hau ge­ratu beharra dago eta neu­rri­ak hartu behar dira».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!