Oso balorazio positiboa egin dute sindikatuek, grebaren gainean

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 22a, 02:00

Bi greba deialdi izan di­tuz­te aste honetan metal­gin­tza­ko langileek, lan hitzar­mena­ren alde eta lan erre­forma­ren aurka. Alde bate­tik, LAB, CCOO eta UGTk hiru eguneko greba deitu zuten (astelehen, asteazken eta ostirala). Bestetik, ELAk, bost eguneko deial­dia egin zuen. Atzo izan zen azken greba eguna, bi kasuetan, eta sindikatu guztiek oso balorazio posi­tiboa egin zuten. LABeko ordezkariak Kro­­nikari azaldu zionez, Buruntzaldean %65-70eko jarraipena izan du grebak, 3 egunetan. Eta salatu zuen: «Burun­tzal­deko metaleko langileek ka­le­ratzeen meha­txua eta bes­te hainbat presio eta xantaia jasan behar izan dituzte, greba eginez gero, enpresa paktua ez dela sina­tuko esanez». Herrial­de­ko hitzar­menaren garrantzia ere azpi­marratu zuen: «En­pre­sa guztiei era­giten die eta be­raz solidarioa da langile guz­tiekin eta enpresa paktu­ak hobetzen laguntzen dute, zoru minimo bat ezarriz». ELA ere pozik azaldu zen erantzunarekin eta azpi­marratu zuen 20 enpresek sinatu dutela hitzarmena, EAEn, erreforma baztertuta. Adegik, berriz, greba erabateko porrota izan dela azaldu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!