«Besteei desobedientzia exijitzen diete, baina beraiek obeditu egiten dute»

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 22a, 02:00

EAJ-PNV eta Hamaikabat alderdiek Bilduren jokaera kritikatu dute, «Espainiako bandera udaletxean jartzeko inposizioa dela eta. Bilduren hipokresia salatu nahi dugu, besteei desobedientzia exiji­tzen diete justuak ez diren erabakien aurrean, baina beraiek obeditu egiten dute pragmatismoa­ren izenean», azaldu dute. Azken Plenoan Bilduk aurkeztutako mozioaren hari­ra, honakoa gaineratu dute: «Ezker Abertzaleak bere kontzientzia garbitu nahi du mozioa aurkeztuz, ondoren Espainiako bandera jarriko baitu. Justifikatu beha­rra daukate, agerian gera­tu baita beraien aldarri­kapen faltsuak axalekoak direla». Martin Garitano Diputatu Nagusiaren esanak ere aipa­tu dituzte: «Orain gutxi esan zuen agintariek ez dituztela legeak bete behar lege horiek justuak ez direnean». Horrez gain, azaldu dute: «Espainiako bandera jartzea inposizioaren sinbolo izango da, hernaniarren gehiengoak ez baitu nahi, baina baita ere irudikatuko du Ezker Aber­tzaleak urtetan defenda­tutako demagogia».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!