San Joanetarako beroketa moduan, tabernetako aurreneko DJ Txapelketa antolatu dute gaur, Hernaniko tabernariek. 14 tabernak eta txosna batek hartuko dute parte eta taberna bakoitzean DJ bat ariko da musika jartzen. Beraz, 15 DJ izango dira lehian. Lehiaketa, gaueko 22:00etatik aurrera izango da. Antolatzaileek ziurtatu dutenez, kalitateko musika entzuteko aukera izango da gaur gauean eta herritarrak animatu nahi dituzte azaltzeko.
Partaideak: Txili (DJ Mitx); Haida (DJ Vitri); Apeadero (Lasurtegi anaiak Paket Flat kolektiboa); Bodega (DJ Nano kuestion); Joxe Mari (DJ Filo); Aralar (DJ Ñaki); Kixkal (DJ Atxur); Ekos (DJ Forest Gamp); Atxur (DJ Xebastian Makk); Kitto (DJ Catfish); Zintzarri (DJ Soli); Txosna AEK (Txalaparta aparta); Caserioa (DJ. Mr. Zeus); Goiz Argi (DJ Abrego); eta Garin (DJ Bob).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!