«Espainiako bandera zigor mehatxupean jarriko da udaletxean»

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 21a, 02:00

Hernaniko EH Bilduk Ikurriñaren aldeko festara dei egin diete hernaniarrei, bihar, 20:00etan.

Udaleko EH Bilduko egungo korporazioak eta aurreko  legegintzaldietako alkate eta zinegotziek prentsaurrean hitz egin zuten atzo, Espainiako ban­dera udaletxean jar­tzeko Car­los Urqui­jok eman­dako aginduaren gainean.

Urquijok emandako agindua gogor salatu zuten, eta Ikurriñari omenaldia egiteko deialdia egin dute, bihar, larunbata, 20:00etan, Guda­rien plazan. Balkoietan ikurrina jartzeko ere eskatu diete herritar guztiei.

Honakoa adie­razi dute: «Agindu honek gatazkaren erresoluzioaren kontra egiten du, eta arlo sinbolikora eraman nahi dute erresoluzio falta hori, deseroso daudelako. Es­painiako banderak ez du inoiz herri hau ordezkatu; ez lehen eta ez orain. Zigor meha­txupean jarriko den sinboloa da, gure herriaren borondatearekiko errespetu falta bat».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!