«Bilduren pasibotasunaren aurrean proposatzen dugu, autoenplegua bultzatzea, besteak beste»

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 22a, 02:00

Hernaniko PSE-EE alder­di­ak bi urteko legegintzaldiaren inguruko balorazioa egin zuen ostegunean, prentsaurrean. Go­bernu Taldeak, arlo guztietan, oro­­korrean, jarrera pasiboa due­la azaldu zuen alderdi so­zi­a­lis­tak eta bi urteko agintaldiaren ba­lorazioa negatiboa de­la az­pi­marratu zuen. «Gober­nu Tal­de­ak ez du ezer egin bi urte hauetan eta Hernani geldirik dago». Ekonomia eta lana bultza­tzeko, lau ekimen proposatu zi­tuzten sozialistek. Horien artean egongo litzateke, autoenplegua eta ekintzaile izatea (em­prendizaje) bultzatzea. «Lan mun­duan berriro sartzeko bi­deetako bat, autoenplegua eta ekintzaile izaera bul­tzatzea da. Hori nola garatu erakusteko tailerrak antolatu beharko lituzke Udalak». Zein modutan egin ere proposatu zuten: «Udalak urtero %2ko partaidetza du BIC-Gipuzkoa Berrilan Sozieta­te Publikoan eta honekin hi­tzarmen bat lortu beharko litzateke. BIC-Berrilan, enpresa eta berrikuntza arloko zentro na­gusia da gure lurraldean. En­ti­ta­te ho­nek tailerrak eskaini di­tzake Hernanin edo hernaniarrentzat, eta subentzionatuak izan daitezke. Hori guztia, proiektu berritzaileak martxan jartzen laguntzeko».

«Gizarte elkarrizketa beharrezko da»
Beste ekimenen artean, PSE-EEk proposatu zuen, elkarrizketa mahai bat osatzea, iraunkorra. «Herriko eragile desberdinek osatu beharko lukete: sindikatuek, langabetuen taldeak, alderdi politikoek, en-presa nagusiek (Orona, AMR, Papelera, Electroqui­mica...), Berriak merkatari eta ostalarien elkarteak... Helbu­rua da, langabeziaren egoera aztertu, eztabaidatu eta horri aurre egiteko proposamenak eta ekimenak sortzea. Gizarte elkarrizketa beharrezkoa da konponbidea bilatzeko», azaldu zuten. Azterketa bat egitea ere proposatu zuten sozialistek, Her­naniko lan eskaintza eta eskaria zein den jakiteko. «Behin hori jakinda, behar horiek asetzeko ikastaro egokiak eta zehatzak antolatu beharko lituzke Udalak», azaldu zuten. Galarretako parke teknolo­gi­koak Hernanirentzat duen garrantzia ere azpimarratu zu­ten eta egoera aprobetxatu behar dela gaineratu: «Bertan egongo dira Orona enpresa, Mondragon Unibertsitatea in­genieritzako espezializazioarekin eta Ikerlan zentro teknologikoa. Horrez gain, enpresa zientifiko, teknologiko eta be­rri­tzaileak izango dira bertan eta hori guztia aprobetxa­tzen jakin behar dugu. Her­nanik ez du entitate hauetako Admi­nistrazio Kontsei­lue­tan parte har­tzen eta proposatzen dugu lankidetza hitzarmen bat lor­tzea. Honela, besteak beste, ikastaroak eskaini li­tzazkete espezializatutako arloetan (arau­tutako irakaskuntzatik aparte) eta lan munduan sar­tzea erraztuko lukete».

Bi urtetan, 264 langabetu gehiago
Ekonomia eta lana garatzeko ekimenak martxan jarri behar direla argi utzi zuen alderdi sozialistak, «krisia gero eta gehiago eragiten ari baita he­rri­tarrei. EPAren datuen arabera, bi urtetan 264 langabetu gehia­go izatera pasa gara. Horren aurrean, neurriak har­tu behar ditugu». Propo­satu­ta­ko ekimen hor­iek asteaz­kene­an erregistratu zituzten Udale­an. Orain, En­ple­gu Batzordean eztabaida­tzea eta erabakitzea espero dute.

«Prepotentzia da nagusi»
PSE-EEk hainbat kritika egin zizkion Bilduren bi urtetako legegintzaldiari: «Gobernu Tal­­de kontinuista eta iniziatibarik gabea da. Gainera, prepoten­tzia da nagusi, ez ditu kontuan hartzen ez hernaniarren iri­tziak, ez oposizioarenak. Infor­mazioa ezkutatzen dute eta gardentasunik ere ez da; batez ere, kontratazioei dagokienean. Hauteskun­dee­tan lortutako gehiengo osoa nahikoa dela uste dute nahi dutena egiteko». Atez Atekoari dagokionean, azaldu zuten, sistemaren hutsuneak haundiak direla eta hala ere ez dutela berriz planteatzen, «edo gutxienez, hobe­tzen. Errebisatzea eskatzen du­gu. Kaleetan zikinkeria gehiago dago eta kostu ekonomikoa ere haundiagoa da, aurreko sistemarekin konparatuta. So­zialistok, bosgarren edukion­tziaren alde egiten jarraitzen dugu», nabarmendu zuten.

«Kaleak asfaltatzeko aurreikusitako dirua ze lanetan erabili da?»
Trafiko aldaketarekin ere kritiko agertu ziren sozialistak. «Aldaketa hauekin kotxea gutxiago erabiltzea zen helburua, baina kontrakoa da emaitza, denbora gehiago pasatzen baitugu bueltaka. Horrek kostu gehiago eta ingurumenarentzat kalte gehiago dakar», azaldu zuten. Horrez gain, hirigintzan eta konponketetan ez dutela inber­tsiorik egin salatu zuten: «La­tsunbe kalean, Sorgin­txu­lotik sartuz gero, zulo haundi bat dago orain dela hilbatete ba­tzuetatik eta Gobernu Taldeak ez du ezer egin. Istripu bat ere eragin dezake. Jakin nahi dugu, kaleak asfaltatzeko aurreikusitako 40.000 euro horiek zein lanetan erabili diren orain arte».

Sozialistek orain arte, hainbat ekimen eta mozio
Sozialistek gogorarazi zuten orain arte hainbat ekimen eta mozio erregistratu dituztela; ha­la nola: PIGRUG errespeta­tzearen aldeko mozioa, Garbi­ta­niari buruzko informazio eskaera, Karabelen argiteria konpondu eta ordezka­tzeko eskaera, Tilosak kimatzeko es­kaera, haur lapurtuen kasuan kaltetutakoei babesa emateko mozioa, PPren gobernuaren lan erreformaren kontrako mozioa, etxe kaleratzeen kontrako mo­zioa, Saharar herriaren aldeko mozioa, Chi­llida Leku berriz irekitzearen aldeko mozioa, Elias Querejetari errekonozimendua egiteko proposamena...


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!