Gazte bat atxilotu zuten joan den ostegunean Hernanin, bere bikotekidea jotzea leporatuta. Horren harira, PSE-EEk azaldu du garrantzi haundiko kontua dela gazteen arteko genero indarkeriari aurre egitea. «Urgentziazko kontua da egoera honi aurre egitea eta heziketarako politikak diseinatzea, tratu txarren inguruan sentsibilizatzeko». Genero biolentzia, belaunaldiz belaunaldi zabaltzen doan arazoa dela azpimarratu dute sozialistek eta horrekin bukatu beharra dagoela. «Horretarako gizarte guztiaren inplikazioa beharrezkoa da eta indarrak batu behar ditugu tratu txarren kontra borrokatzeko».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!