Puntako 9 borrokaldi, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 20a, 02:00

Nesketan Euskal Herriko Txapelketa izango da jokoan eta mutiletan, boxeo profesionalarekin gozatzeko aukera izango da.

Hernani Sutan taldeak pun­tako boxeo jaialdia antolatu du aurten ere. Larun­batean izango da, 19:00etan Kirolde­gian, eta 8 borrokaldi izango dira. Horien artean, Euskal He­rriko Txapelketa jokatuko dute neskek: Ana Isabel Sordo bizkaitarra eta Itziar Lorea na­farra aurrez aurre izango dira.


Iban Estebez, borrokaldian
Mutiletan, boxe profesionalarekin gozatzeko aukera izan­go da. Iban Estebez urnie­ta­rra eta Gonzalo Vito­ria Bilbotarra neurtuko dira. Estebez, borrokaldi polita egin eta ikuskizun ederra eskaintzeko as­moz da, «preso eta iheslariei eskain­tzeko». Beñat Amenabar kirol zinegotzia aurkezpenean izan zen atzo eta azpimarratu zuen Udalak modu positiboan baloratzen duela jaialdi hau: «kirol aniztasuna bul­tzatzen dugu eta jaialdi honek kirol desberdinaz gozatzeko aukera eskaintzen du. Horrez gain, azpimarratzekoa da emakumeen parte hartzea».


Sarrerak salgai
Sarrerak salgai daude 15 euroan, Atxur eta Tripon­tzin. Egunean bertan ere izango da erosteko aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!