‘Donostia 1813: hiru inperioren biktima’ dokumentala, Astigarragan bihar

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 19a, 02:00

Nabarraldek antolatuta, Donostia 1813: hiru inperioren biktima dokumentala emango dute bihar 19:00etan, Astigarragako kultur etxean. Beñi Agirre Hernani Errotzen-Nabarraldeko kideak azalpenak emango ditu. 1813ko abuztuaren 31n, gerra napoleonikoen testuinguruan, armada "aliatuak" (Espainia, Ingalaterra eta Portugal) Donostiako harresiak suntsitu eta ordu arte frantsesen menpe egondako hiria hartu zuen. Ustez hiriaren askatzea izango zena, babesik gabeko biztanleriaren aurkako zigorra bihurtu zen...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!