Kartelak non jarri aztertzen ari dira Udala eta taldeak

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 17a, 02:00

Hernaniko Udala eta taldeak bileretan ari dira, kartelak non eta nola jarri erabakitzeko. Hernaniko Kaxkoa garbiago edukitzeko helburuarekin ari dira zehazten ze aukera dauden kartelak jartzeko, eta nola komeni den egitea.

Kartelak, paneletan
Orain arteko bileretan aipatu denez, kartelak jartzeko pa­ne­lak izango dira, eta handik kanpora ez dira jarriko, dendaren batek bere eskaparatean jartzeko baimena ematen ez badu behintzat, edo taberna barruan jartzeko baimena ematen ez bada. Kartelak zeloarekin jarriko dira, eta jartzera dijoanak berea jarri aurretik, fetxaz pasatako kartelak kendu egingo ditu. Udalak hilean behin garbiketa egingo du, hileko azken astelehenetan.

Panelak non eta nolakoak
Bi panel mota jarriko dira kartelak pegatzeko: zeramikazkoak edo fenolikozkoak. Hain­bat lekutan izango dira panel horiek: Biteri kultur etxean, kiroldegiko bi sarreretan, anbulatorioan (baimena ematen badute), Tilo­se­tako komunen inguruan, Kix­ka­le­ko ixkinan (baimena ematen ba­dute), Plaza Be­rritik behera: Kardaberaz eta Kale Na­gu­sian, Zinkoenean, Gu­da­rien plazan (bi panel), Ka­rabelgo igogailu ondoan, Uda­letxeko atzekaldean (Por­talez­kan­pon), Atletismo pistan. Horiez gain, autobusen kristalezko markesinetan.

Azken ikutuak, ostegunean
Oraindik badira erabaki beharreko kontuak, panelen neurriak eta materialak, eta abar... eta ostegunean beste bilera bat jarri dute. Interesatu guztiei dei egin diote azaltzeko, 19:00etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!