San Joanak girotzen hasteko, ostiral eta larunbatean ere festa

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 19a, 02:00

Gazte Txokoak eta Kale Hezitzaileek zinta lasterketa antolatu dute ostiralean, 11-17 urteko gazteentzat. Larunbatean, berriz, boxeo jaialdia izango da. Txosnak ere, ostiraletik zabalik.

Normalean, ekainaren 23an hasi ohi dira San Joan jaiak, San Joan bezperan, baina aurten igandea dela kontuan izanda, ostiral eta larunbatean ere hainbat ekin­tza antolatu dira festa giroan sartzeko. Txosnak ere ostiraletik zabalik izango dira.


Bizikleta gainetik, zeinek punteria onena
Gazte Txokoak eta Kale He­zi­tzaileek zinta lasterketa antolatu dute ostiralean, 17:00e­tan, ki­rol­degiko sarrera nagusiaren aurre­an. 11-17 urtekoentzat izan­go da eta bizikletaren gainean, makil batekin, punteria lan­du behar­ko dute. Zinta guz­tiek izango dute saria. Ekaina­ren 27an, berriz, atrakzio des­ber­dinak izango dira Atsegindegin.


Boxeo jaialdia larunbatean eta pisaketa, etzi
Larunbatean boxeo jaialdi bikaina antolatu dute kiroldegian, 19:00etan. 7 borroka izango dira eta horien artean, nesken arteko Euskadiko finala jokatuko da. Jaialdia amai­tzeko, boxeo profesionalarekin gozatzeko aukera izango da: Iban Estebez urnieta­rra/Gon­zalo Vitoria bilbotarra. Bi bo­xeo­larien pisaketa ostiralean izango da 19:00etan, Kixkalen.


Molotoff Irratiaren agertokian, musika egunero
Molotoff Irratiak egitarau be­rezia antolatu du aurten ere bere txosnako agertokian. Aurten, Ttan Ttakun irratiaren laguntza izango du. Osti­raletik ostegunera, egunero 21:00etatik aurrera izango di­ra kon­tzertuak, DJak, argi jo­ko­ak, zuzeneko irrati emisioak...

San Joan erronda, igandean
San Joan erronda izango da igandean Ohitura Zaharrak abesbatzaren eskutik. 17:15e­tan abiatuko dira udaletxeko arkupeetatik, eta ez 18:30etan.


Bertsoak eta herri kirolak, Elur txoriren eskutik
Elur Txori elkarteak bertso saioa eta herri kirolak antolatu ditu azken bi egunetarako. Bertso saioa ekainaren 26an izango da, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Agin Re­zo­la eta Unai Muñoarekin. Ekai­naren 27an, berriz, idi dema eta Urrezko Aizkolari Txa­peldunen Liga izango dira.


Festa, Goiz Eguzkin
Goiz Eguzkin ekintzak izango dira ekainaren 26an, 10:00etatik aurrera: gimnasia erakustaldia, kaleko jokoen txapelketa eta sari banaketa, eta luntxa. Horrez gain, Goiz Eguzkiko kideak izango dira aurtengo jaiei hasiera eta bu­kaera emateaz arduratuko direnak.

ASTEBURUKO EGITARAUA

Ostirala:
17:00, xake partidak haurrentzat Atsegindegin.
17:00, zinta lasterketa 11-17
urtekoentzat, Latsunben.
19:00, boxeo pisaketa Kixkalen.
20:30, txosnen irekiera. Pintxo potea.
22:00, Ttarla dantza taldearen
emanaldia kiroldegian.
22:00, Molotoff Irratiaren agertokian: Aitona Julian, Saldi Brown, Osaba Miguel, The back tracks, Xolomo gangsta eta Royal jaleo.

Larunbata:
08:00, Aurorak Ozenki, Kantuz eta Goizuetako Umore Ona
abesbatzekin.
11:00, Gerardo Plazaren VII. Oroimenezko xake proba Plaza Berrin.
17:00, Miguel Olloren VII. Oroimenezko proba, haur kategoriako XLV. karabina txapelketa lokalaren finala, Txantxangorriren lorategian.
19:00, boxeo eta kick boxing
borrokak kiroldegian.
22:00, Molotoff Irratiaren
agertokian: Andybient, Xaxma, Tknmdk, Icepntzk eta Zuhaitz.
22:00, Broken, DawMaster, Black Jiko eta Kudaia taldeak Tilosetan.

Igandea:
09:00, haur kategoriako XXXVI. marrazki lehiaketa Tilosetan.
10:30, palankarien XXXII. proba Sagastialdeko pistetan.
12:00, jaien hasiera ofiziala: Goiz Eguzki elkarteak banderak jasoko ditu eta suziriak botakoa dira,
besteak beste.
17:00, haurren aurreskua.
17:00, Miguel Olloren VII. Oroimenezko proba, haur kategoriako XLV. karabina txapelketa lokalaren finala, Txantxangorriko lorategian.
17:00, pelota partiduak kiroldegian.
17:15, San Joan erronda, Ohitura Zaharrak abesbatzarekin.
18:00, Hernaniko bola txapelketa. Bigarren tiraldia Goiz Eguzkin.
19:00, Akelarrea: kalejira eta
ondoren antzerkia Gudarien plazan.
19:00, Kantuz eta Ozenki abesba­tzen kontzertua Urbieta kalean.
20:00, Salbe Nagusia San Joan Bataiatzailean.
20:30, Musika Bandak ‘San Joan Martxa’ joko du herriko kaleetan.
21:30, San Joan Sua eta herritarren aurreskua eta San Joan Kantaita (23:00).
22:00, Molotoff Irratiaren agertokian: Canshadows, Dj prest, Justin Klein, Goienetxe anaiak, Txino Antisystem.
22:30, gau elektronikoa Milagrosan.
23:00, Trakets Tilosetan.
23:00, danborrada Santa Barbaratik.
01:00, Urumea txarangaren irteera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!