Bi greba deialdi aste honetan, metalgintzan ari diren langileentzat

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 17a, 02:00

ELA sindikatuak aste osoko deialdia egin die, konbeniorik lotu gabe daukaten enpresetako langileei. LABek, CCOOk eta UGTk hiru eguneko greba deitu dute, gaur, asteazkenean eta ostiralean.

Metalgintzan lanean ari diren langileek bi greba deialdi dituzte aste honetan, euren lan kondizioen alde, eta Espainiako Lan Errefor­ma­­ren kontra. ELAk bost eguneko greba deialdia egin du, gaurtik ostiralera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. LABek, CCOOk eta UGTk hiru eguneko greba deitu dute: gaur eta asteazkenean Gipuzkoan, eta ostiralean baita Araban eta Bizkaian ere.

ELA: «Lan Erreformaren kontra, enpresa konbenioa»

ELAk dei egin die euren enpresetan konbeniorik lotu gabe daukaten langileei, bost eguneko greba egiteko. ELAk dioenez, Rajoy-ren gobernuak Lan Erreforma planteatu duen gisan planteatuta, aurre egiteko modurik efektiboena da enpresa konbenioak lortzea, eta horretan «enpresaz enpresa» lan egiteko asmoa azaldu du. Nafarroan ere mobilizazioak deitu ditu.

Hiru eguneko greba

LABek, CCOOk eta UGTk ez du bat egin ELAren konbokatoriarekin, eta bere aldetik deitu dute hiru eguneko greba, probintziako konbenioaren alde. Hiru egunetan mobilizazioak izango dira, herriz herri. Gaur, eta asteazkenean ma­nifestazioa egingo dute Gu­darien plazatik, 11:30etan. As­teazkenean, kontzentrazioa Zinkoenean, 20:00etan. Eta ostiralean, ma­nifestazioa Donostiako Bulebarretik abia­­tuta, 11:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!