Barkamenak, igerileku irekietan iladak jasan zituztenei

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 18a, 02:00

Hernaniko Udaleko Kirol Sailak barkamenak eskatu nahi dizkie igerileku irekietako sarreran iladak jasan zituzten herritarrei. Iladak asteburu osoan zehar eta, batez ere, igande arratsaldean izan ziren. Hala adierazi du Beñat Amenabar zinegotziak: «Arazo teknikoak izan genituen eta ez genuen modurik izan kontua bideratzeko, zerbitzua emateari utzi gabe. Dena den, jakinarazi nahi diegu herritarrei beharrezko neurriak hartu direla horrelakorik berriro gertatu ez dadin. Mila esker adierazitako ulermena eta pazientziagatik».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!