Manueltxo eta Patxi irabazle, Ereñotzuko mus txapelketan.

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 16a, 02:00

San Antonioak inguratu ahala, Ereñotzun mus txapelketa egin ohi dute urtero, eta aurten Manueltxo eta Patxi izan dira txapeldunak, Anjel eta Peperi irabazita. Ur Mia elkartean jokatu ziren partidak. Guztira 16 bikotek parte hartu zuten, eta lau bikote bereizi zituzten azkenerako. Hirugarren eta laugarren posturako borrokan aritu ziren Karlos eta Joseba eta Joxe eta Arnaitz, eta azkenean Karlos eta Josebak irabazi zuten partida.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!