Plakajerik gabe, elkar ikutuz jokatzen da Tokata. Eta joan den larunbatean lehendabiziko txapelketa jokatu zuten Landaren, Garagardo Azokaren bueltan. 13 taldek parte hartu zuten, eguraldia oso kaxkarra bazen ere, eta hiru sari izan ziren: Urrezko kopa, zilarrezkoa eta brontzezkoa. Urrezko kopako finalean, Zuma Matapumak irabazi zion Grill Nano Team taldeari. Hirugarren denbora Garagardo Azokan egin zuten, saltxitxa eta garagardoaren konpainian. Arrakasta ikusita, urtero egingo dute Garagardo Azokako ekitaldi berri hau.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!