To Festa egin zuten atzo Hernanin, arratsaldetik gauera bitarte. Parte hartze jolasekin hasi ziren, sorkuntza tailerrean, Zinkoenean. Denen artean egindako lana, bertan ikusgai utzi, eta iluntze partera jaia egin zuten. Bertsoa eta musika uztartu zituzten, Ainhoa Agirreazaldegi eta Uxue Alberdi bertsolariek, eta Tik Tara musika taldeak. Kantuan eta dantzan bukatu zuten, parte hartzean hasitako, tratu onen aldeko festa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!