Kurtsoa bukatuta, iraila arte oporrak, Hernaniko judokek.

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 16a, 02:00

Ederki bukatu dute kurtsoa Hernaniko judoka gazteenek. Benjamin taldeak txapelketa moduko bat egin zuen, eta hauek dira irabazleak, pisuaren arabera: Elaia Diez, Nahia Arregi, Nahia Garcia, Maddi Nogueira, Maikel Reve, Markel Gaztelu, Unai Etxarri, Jon Lujanbio, Unai Plazaola, Iker Perez, Eñaut Morras eta Mikel Jimenez. Datorren irailera arte agur esan diote kurtsoari Hernaniko judokek. Kurtsoa irailaren 16an hasiko dute, eta izenematea irailaren 1etik aurrera zabalduko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!