Esan liteke, erremonteak Hernaniko kiroldegian debutatu egin zuela ostiralean, eta debut polita izan zen. Galarretako frontoi luzetik, kiroldegiko frontoi motzera etorri zen atzo erremontea, eta joko ikusgarria erakutsi zuten lau bikoteek. Frontoi motzeko txapelketako partiduak jokatu ziren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariaren barruan. Bigarren jardunaldia zuten, eta tartean hernaniar bat zen, Endika Barrenetxea, irabazi beharra zeukana, eta nahiko erraz irabazi zuena: 32-40. Berak hautsi zuen partidua, Etxabe IIa lagun zuela, Juaristi eta Zubizarretaren kontra. Partiduak gorabehera asko izan zituen arren, hernaniarrak asmatu zuenean gora egin zuten; bost tantotik gora sakez, eta hiru bi-pareteko egin zituen Martindegiko atzelari zimelak. Beste partiduan, Etxeberri IVa eta Agirrezabalak irabazi zuten, Matxin IIIa eta Ionen kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!