Jubenilak mailaz igo eta beste talde guztiek ere balorazio ezinhobea, denboraldi bukaeran

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 16a, 02:00

Hernaniko saskibaloi taldeak balorazio ezinhobea egin du denboraldi bukaeran. Azpimarragarriena jubenilek egin dute, liga irabazi eta mailaz igo baitira, eta hori lehendabiziko urteko taldea izanda. Seniorrek ere ez dute batere urte txarra egin, play offerako borrokan ibili baitira, uste baino hobeto. Aurten gainera, nesken taldea ere sortu da, eta lehenengo urtea izateko oso denboraldi txukuna egin dute. Taldeko arduradunek eskerrak eman dizkiete babesle eta laguntzaile guztiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!