Aukera, festen hasiera eta bukaera udaletxetik ikusteko

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 16a, 02:00

Festen hasiera eta bukaera udaletxetik ikusi nahi dituenak aukera izango du aurten. Horretarako zozketa bat egingo da, eta aldez aurretik izena eman beharra dago, udaletxeko erregistroan, 09:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 20:00etara. Bi baldintza bete behar dira apuntatzeko, Hernanin erroldatua egotea eta 18 urtetik gora izatea. Zozketa egingo da ekainaren 19an, 12:00etan, Udaletxeko Areto Nagusian. 18 plaza doble zozketatuko dira, emakume eta gizonezko kopurua kontuan hartuko da, eta bakoitzak nahi duen batekin joan ahal izango du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!