Mantenimenduko gimnasian apuntatzeko aukera bihartik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 15a, 02:00

Bihartik aurrera apuntatzeko aukera izango da Goiz Eguzkin, mantenimenduko gimnasia kurtsoetarako. Kurtso horiek irailean hasiko dira, baina eskaera ikusita, lehenbailehen izena emateko eskatu dute. Pausoak hauek dira: 1) Izen-abizenak eta telefonoa eman Goiz Eguzkin, eta adierazi ze turnotan egin nahi den gimnasia. 2) Enkuesta bete. 3) Dirua ingresatu (48,70 euro) Laboraleko kontu honetan, izena eta kuota gimnasia jarrita: 3035 0025 80 0251044608 zenbakian. 4) Mediku errekonozimendua egin. 5) Goiz Eguzkira eraman bi justifikanteak, errekonozimendua zure ALDEkoa dela esaten duena eta Laboralean ingresoa egin dela dioena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!