Ez edozein moduzko sagardoa eta ez edozein moduzko bertsoak. Gaur festen azken egunean goiz eta arratsalde pasa egiteko egitaraua dute, Ereñotzun. 11:30etan sagardo probaketa izango da, 7 sagardotegirekin: Elutxeta, Iparragirre, Elorrabi, Olaizola, Otsua-Enea, Goiko-Lastola eta Larre-Gain. Segidan, bertso-pelota dute, 12:00etan: Urmeneta-Aranburu / Lizaso-Urruzolaren kontra, eta bertsotan Asier Azpiroz eta Xabier Legarreta. Arratsaldean, bertso-jaialdi ederra, bost bertsolarirekin: Lujanbio, Iturriaga, Irazu, Zubeldia, eta Soto.