Dobera-Kronikak jarriko du gosaltzeko aukera, San Joanetan

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 15a, 02:00

San Joanetan parranda ede­rra egin eta behar bezala go­saltzeko aukera izango da aurten txosnetan. Izan ere, Dobera Euskara Elkarteak eta Herna­ni­ko Kronikak aukera jarriko dute, gosariak emango baitituzte goizeko 05:00etatik 10:00eta­ra. AEK euskaltegiaren txosnan izango da hori, elkarlanean ariko baitira aurten.

Multikopista berriak, 9.000 euro
Kronika inprimitzeko makina berria behar du Hernaniko Kro­­nikak eta multikopista horrek 9.000 euro balio ditu. Makina zaharrak dagoeneko 9 miloi kopia eginak ditu eta erreleboa behar du, orain arte bezala, Kronika egunero kalean izan dadin.

Pintxo gaziak, gozoa...
Dobera-Kronikako txosnan go­saltzeko jaki desberdinak izango dira aukeran. Pintxo gaziak izango dira: patata tortila, txorixo pintxoak... Eta baita gozoa ere: napolitanak, bizkotxoak, san blasak, tostadak mermeladarekin... Horiei bultzatzeko sagardo, garagardo, kafesne eta txokolate berorik ere ez da faltako.

Laguntzeko deialdia
Txosnako turnoak egiteko jendea behar da eta baita gosaritarako jakiak egiteko ere: bizko­txoak, madalenak, tartak... La­gun­tza eman nahi dutenek ha­rremanetan jarri behar dute as­teartea baino lehen: 943 33 27 99 edo dobera@dobera.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!