Musika irakasleentzako goi mailako ikastaroa, Doinu Zale musika eskolan

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 16a, 02:00

Euskal Herrian aurreneko aldiz eskainiko du musika irakasleentzako ikastaroa, Mu­sika Hezkuntzako Institu­tuak (Instituto de Educacion Musical IEM) eta Hernaniko Doinu Zale musika eskolan izango da. IEMek 20 urtetik gora daramazki antzeko ikastaroak eskaintzen Espainiar estatuan eta estatutik kanpo. Besteak beste, Madril, Bartze­lona, Otos eta Kordoban izan dira halako ikastaroak, eta orain Imanol Kamiok zuzen­tzen duen musika eskolan izango da aukera goi mailako kurtso hau jasotzeko. Izen-ematea zabalik dago dagoeneko. Azken eguna, urriaren 1a izango da.

Musika irakasleentzako eta kontserbatorioko ikasleentzako
IEM irakasle izateko formazio hau, honako irakasleei dago zuzendua: kontserbatorioko irakasleak, musika eskoletako irakasleak, bigarren hezkun­tzako musika irakasleak, lehenengo hezkuntzako musika irakasleak eta kontserbatorioko goi mailako ikasketak egiten ari diren ikasleak.

Sormena eta inprobisazioa
IEMeko arduradunek azaldu dutenez, ikastaro hauek laguntzen dute garatzen sormena eta inprobisazioa. «Eta horiek oinarrizko tresnak dira Kontserbatorioko eta Musika Eskoletako ikasleen musika formazioan», diote. Horrez gain, ikastaro hau jasotzen dutenek ikasiko dute: IEM metodologia erabiltzen musika hezkuntzako edozein materia eta mailatan, entzu­me­na garatzen, instrumentu­ak erabiltzen musika-hizkun­tzara iristeko, analisia garatzen eta irakurketa, memorizazio eta interpretazioa indartzen.

Klaseak, taldean
Ikastaroak bi ikasturte izango ditu eta IEM Irakaslearen Ziurtagiria lortzeko, bi ikasturteak gainditzeaz gain, kurtso bukaerako lan idatzia gainditu beharko da. Klaseak asteburutan izango dira. Irakasgai guztiak taldean izango dira eta gehienak praktikoak. Ikasle bakoitzak bere instrumentua eraman beharko du (pianistek ezik). Klase guztiak grabatu egingo dituzte bai audioan, bai bideoan, ondoren helburu pedagogikoekin erabili ahal izateko. Ikasleek aukera izango dute material hori lortzeko.

Punta-puntako irakasleak
IEMk punta-puntako 30 irakasletik gora ditu, goi mailako ikasketak egindakoak. Horien artean azpimarragarria da, Emilio Molina, IEMko sortzailea ere badena. Molina, besteak beste, Reina Sofia Musika­ko Goi Eskolako irakaslea da pianoan eta Bartzelonako Goi mailako Kontserbatoriokoa, metodologian. Madrileko Universidad Rey Juan Car­losen, Doktorea ere bada. Horrez gain, Filosofia eta Letretan lizentziatua, konpositorea, pedagogoa...


IEM Irakasleentzako Formazioa

I maila: urritik maiatzera
(2013-2014 ikasturtea).

II maila: urritik maiatzera
(2014-2015 ikasturtea).

Bukatzeko, idatzizko lana.

Datak (2013-2014 ikasturtea)
Azaroa: 9-10;
30-abenduak 1.
Urtarrila: 25-26.
Otsaila: 22-23.
Martxoa: 29-30.
Apirila: 26-27.
Maiatza: 31-ekainak 1.

Ordutegia
Larunbat goizetan: 10:30-14:30.
Larunbat arratsaldetan: 16:00-20:00.
Igande goizetan: 10:00-14:00.
Denera: 100 ordu (84 presentzialak+16 ez presentzialak, ebaluazio lana) maila bakoitzean.

Irakasgaiak
I maila:
- IEM metodologia I (14 ordu).
- Inprobisazioa I (28 ordu).
- Analisia eta konposizioa I (14 ordu).
- Entzumen heziketa I (14 ordu).
- Baliabide didaktikoak I (14 ordu).

II maila:
- IEM metodologia II (14 ordu).
- Inprobisazioa II (28 ordu).
- Analisia eta konposizioa II (14 ordu).
- Entzumen heziketa II (14 ordu).
- Baliabide didaktikoak II (14 ordu).

Lekua
Doinu Zale musika eskola, Karabel 4 (Hernani). 

943 33 12 33.

Prezioa (I maila)
1.350 euro (450 euro izen ematea+180 euro/hilabetero abendutik apirilera).

Izena emateko epea zabalik
Izena emateko aukera urriaren 1era arte izango da.
iem@iem2.com edo emolina@iem2.com
914 60 00 99

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!