San Joanak sasoi betean hasteko, Axeri Bila lasterketa herrikoia antolatu du CD Hernanik aurten ere. Gaur izango da eta haur, gazte eta helduek izango dute aukera parte hartzeko. Lasterketa nagusia 18:30etan hasiko da eta herriari bi buelta eman beharko dizkiote (4,5 km-ko bi buelta). Aurretik, 17:30 eta 18:30ak artean, haur eta gaztetxoen txanda izango da. Kiroldegian dutxatzeko aukera izango da.
Dortsalak, aurretik
Irteera eta helmuga Urbieta kalean izango dira; eta dortsalak ere, bertan jaso behar dira, 16:00etatik 18:15etara.
Horrez gain, izena eman nahi duenak gaur izango du aukera 15 euroren truke.
Sariak, zozketak...
Maila bakoitzeko aurreneko hiruk izango dute saria. Horrez gain, partehartzaile bakoitzari kamixeta bana emango diete eta zozketak ere izango dira: Hernani Bidaiakek jarritako saria, eta otorduak Fagollagan, Errioguardan, Zumitzan, Zumardin, Arrobin, Gunean eta iturrin.