Zaila bai, baina ez ezinezkoa

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 15a, 02:00

hirugarren mailara igo­tzeko kartutxo bat geratzen zaio Hernaniri: gaur Aguraini irabazi, eta zai egon beharko dute Iker Dorronsororen mutilek. Zaila da, baina ez da ezinezkoa. Play offa jokatzen ari dira, eta Hernanik bigarren postuan geratzeko aukera badauka oraindik, gaur Agu­raini irabazita. Hortik aurrera, zai geratu beharko dute, Hirugarren mailako euskal taldeek zer egiten duten. Bi talde play offean ari dira, Bigarren B mailara igotzeko: Areeta eta Laudio. Biak igo­tzen badira, bi leku geratuko dira libre Hirugarren mailan, eta bi talde igoko lirateke Erre­gio­na­letik. Zaleen indar guztia behar du Her­na­nik, gaur, 12:00etan, Zubipen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!