«Sei urte hauetan Yone Boutique, Horbel Taberna eta Keler izan dira patrozinatzaileak»

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 15a, 02:00

Areto futbol taldeak, argitze aldera, Kronikara bidalitako oharrean dio, Eusko Jaurlaritzako erregistroan, taldeak CD Futbol Sala Yone de Hernani izena zuela eta talde gisa funtzionatutako sei urteetan hiru patrozinatzaile izan dituela: «aurreneko lau urteetan Yone Boutique, eta azkeneko bietan, neurri haundi batean Horbel Taberna, eta Keler maila apalagoan. Bestalde, bere garaian erabaki genuen, sailkapenean babeslearen izena agertzea. Hargatik, eskerrak Horbel Taberna, Keler eta Yone Boutiqueri. Barkamena, inor mindu badugu». Azkenik diote, argi utzi nahi izan zutela taldea zela desa­gertzen zena, eta patronizatzaileak beti egongo zirela hor.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!