Gertaera hori salatzeko, kontzentrazioa egingo dute gaur, 19:30etan, Plaza Berrin.
Hernaniko gazte bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak, bere bikotekidea jotzea leporatuta. Ertzaintzak jakinarazi duenez, dei bati erantzunez Hernaniko etxe batera etorri ziren atzo. Han zegoen emakumearen arabera, bere bikotekideak hainbat aldiz bultza egin zion, eta kolpe batzuk eman zizkion. Genero indarkeria leporatu diote 21 urteko gizonezkoari, eta atxilotuta eraman dute ertzainek.
Kontzentrazioa deitu dute gaur, 19:30etan Plaza Berrin, Berdintasun Kontseiluak, Txoko Feministak, Kafeta Feministak, Katxazaharrak, Harremonakek, Ernaik Gazte Asanbladak, AMHERek eta Ikatzak. Zaratatsua izatea nahi dute eta txifloak eramateko deia egin dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!