Elias Querejeta zine produktore hernaniarra ekainaren 9an hil zen Madrilen, 78 urterekin. Zinegile hernaniarra zuzendaria eta gidoilaria ere izan zen eta 50garren hamarkadan Europan zabaldu zen `autore-zinea´ deiturikoaren ikurra bilakatu zen. Hain zuzen, gai sozialak pantaila haundira eraman zituen Carlos Saura zuzendari espainiarrarekin batera, besteak beste. Querejetak 50 pelikulatik gora egin zituen eta 20 saritik gora jasotakoa izan da. Azkena, 2011ko Zinemaldian jaso zuen: Zinemira Saria. Hernaniko Xalaparta elkarteak ere hernaniar bikaina izendatua dauka.
Hernani eta Reala utzita, Madrilera
Elias Querejeta Hernanin jaio zen 1934an. Dirudun familiakoa zen. Bere aita Gipuzkoako Diputazioko presidentea izan zen frankismo garaian eta Villa Gurutzen bizi izan ziren, Txantxillan. Kimika eta Zuzenbidea ikasi zituen eta 18 urterekin lehenengo mailan debutatu zuen Real Sociedad futbol taldearekin. Sei denboraldi jokatu zituen bertan: 1952-1958. Baina zinea zen bere pasioa eta dena utzi eta Madrilera joatea erabaki zuen.
Querejetak, lehenengo film laburrak Antonio Ezeiza zinegilearekin egin zituen: A través de San Sebastian (1960) eta A través del fútbol (1962). Madrilen, Los inocentes pelikularen gidoia enkargatu zion Juan Antonio Bardemek eta hala ezagutu zuen produktore lana. 1963an bere produkzio etxea jarri zuen martxan eta 1965ean bere aurreneko lan garrantzitsua iritsi zen: La Caza. Carlos Saura izan zen zuzendaria. Frankismoan oinarritzen da pelikula eta Berlingo Festibalean saritua izan zen.
Autore-zinearen ikurra
La Caza izan zen baita ere, frankismoaren zentsurarekin topo egin zuen bere lehenengo pelikula. Hurrengo urteetan antzeko egoerak ere bizitu zituen. Dena dela, aldi berean, frankismoa izan zen autore-zinea bultzatu zuena 70garren hamarkadan, estatu espainiarrean, eta Querejeta izan zen ikur nagusia, Saurarekin batera. Estatuko Zine eta Antzerkiko Zuzendaritzak Espainiaren irudi modernoago eta erakargarriagoa erakutsi nahi zuela esan izan da.
Hurrengo urteetan iritsi ziren: Peppermint Frappé, La prima Angélica, El espíritu de la colmena, Los Cuervos, Tasio... Sariak ere iritsi ziren: Urrezko Palma eta Leoiak, Zilarrezko Hartzak... Eta beste hainbat zuzendari ezagunekin ere hasi zen lanean: Victor Erice, Jaime Chavarri, Montxo Armendariz, Manuel Gutierrez Aragon...
90garren hamarkadan ere, ezagun egin diren pelikula ugari produzitu zituen: Barrio, Familia, El último viaje de Robert Rylands... Bere alaba Gracia Querejeta zuzendariarekin egin zituen hainbat lan. Eta Fernando Leon de Aranoarekin ere aritu zen. Los lunes al sol (2002) pelikularekin Goya Saria irabazi zuten.
Kale edo plaza, bere omenez
Udalak erabaki du Querejetari kale edo plaza bat eskaintzea. Txantxilla auzoan izango da.
FILMOGRAFIA
ZUZENDARIA:
Cerca de tus ojos (2009).
Antonio Ezeizarekin bi dokumental labur zuzendu zituen:
A través del fútbol (1962).
A través de San Sebastian (1960).
GIDOILARIA:
El agua de la vida (2008).
Goodbye, America (2006).
Noticias de una guerra (2006).
Perseguidos (2004).
Asesinato en febrero (2001).
La espalda del mundo (2000).
Cuando vuelvas a mi lado (1999).
El último viaje de Robert Rylands (1996).
Una estación de paso (1992).
27 horas (1986).
Feroz (1984).
Dedicatoria (1980).
Las palabras de Max (1978).
A un dios desconocido (1977).
Pascual Duarte (1976).
De cuerpo presente (1967).
Último encuentro (1967).
Los inocentes (1963).
A través del fútbol (1962).
A través de San Sebastián (1960).
PRODUKTOREA:
Cerca de tus ojos (2009).
El agua de la vida (2008).
Buscarse la vida (2007).
Siete mesas de billar francés (2007).
Goodbye, America (2006).
Noticias de una guerra (2006).
Avant l´oubli (2005) (koproduktorea).
Invierno en Bagdad (2005).
Condenados al corredor (2003).
Los lunes al sol (2002).
Asesinato en febrero (2001).
La espalda del mundo (2000).
Cuando vuelvas a mi lado (1999).
Barrio (1998).
Shampoo Horns (1998).
Familia (1996).
El último viaje de Robert Rylands (1996).
La ciudad de los niños perdidos
(La cité des enfants perdus) (1995).
Historias del Kronen (1995).
El aliento del diablo (1993).
Un estación de paso (1992).
Las cartas de Alou (1990).
El número marcado (1989).
27 horas (1986).
Tasio (1984).
Feroz (1984).
El sur (1983).
Dulces horas (1982).
Deprisa, deprisa (1981).
Dedicatoria (1980).
Los primeros metros (1980).
Mamá cumple cien años (1979).
Los ojos vendados (1978).
Las palabras de Max (1978)
A un dios desconocido (1977).
Elisa, vida mía (1977).
El desencanto (1976).
Pascual Duarte (1976).
Cría cuervos (1976).
El increíble aumento del coste de la vida (1976).
La prima Angélica (1974).
El espíritu de la colmena (1973).
La banda de Jaider (Verflucht, dies Amerika) (1973).
Ana y los lobos (1973).
Carta de amor de un asesino (1972).
El jardín de las delicias (1970).
Las secretas intenciones (1970).
Los desafíos (1969).
La madriguera (1969).
Stress-es tres-tres (1968).
Si volvemos a vernos (1968).
Peppermint Frappé (1967).
De cuerpo presente (1967).
El próximo otoño (1967).
Último encuentro (1967).
La caza (1966).
Noche de verano (1962).