Bozeramaile Batzordea bildu da gaur Udaletxean, eta erabaki du Elias Querejeta zinegile hernaniarrari kale edo plaza bat eskaintzea. Txantxilla auzoan egin nahi zaio omenaldi hori, eta aztertzen ari dira zein plaza edo kale izan litekeen.
Igandean hil zen Elias Querejeta hernaniarra eta gaur Bozeramaile Batzordea bildu da haren omenaldi posibleari buruz hitz egiteko. Bertan izan dira udalean ordezkaritza duten alderdietako buruak.