San Antonio eguna gaur dute Ereñotzun. Meza nagusiaren ondoren, 12:30etan puntaneko harrijasotzaile eta aizkolariak izango dira: Izeta IIa eta Aimar Irigoien, eta Mugerza eta Bihurri. Bertsotan Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre ariko dira ondoren. Arratsaldeko 18:30etan Ttarla dantza taldearen emanaldia eta bertsolariak, eta 20:30etan herri afaria, Kristiñe Solano trikitilariak girotuta
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!