Hernani eta Wukro herriek sinatu dute hitzarmena

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 13a, 02:00

Ostiralean sinatu zuten hitzarmena Wukron bi herrietako alkateek.

hernaniko udal ordezkariak Wukron izan dira, bisita ofizialean. Hainbat helbururekin joan ziren, horien artean, bi herrien arteko hitzarmena sinatzea. Tigrayko ohiturak jarraituta sinatu zuten hitzar­me­na ostiralean: ar­gia­ren ze­re­monia egin zuten lehendabizi bi alkateek eta ondoren, hitza hartu zuten. Hitzarme­naren balioa azpimarratu zu­ten biek eta konprometitu z­i­ren bi he­rrietako gazteen arteko harremana bultzatzera. An­gel Olaranek, emozionatua, bi herrien borondatea aipatu zuen. Ekitaldia bukatuta, opari banaketa egin, eta elkarrekin afaldu zuten. Hitzarmena sinatu aurretik, bi ordezkariek bost zu­haitz landatu zituzten, Her­naniko zuhaitz parke berrian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!