Gosariak, Dobera-Kronika txosnan

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 13a, 02:00

Ekainaren 22tik, egunero, 05:00etatik 10:00etara jarriko da txosna, eta bertan ateratzen den dirua erabiliko da Kronika inprimitzen duen makina berria erosten. Makina horrek 9.000 euro balio ditu.

dobera euskara elkarteak eta Hernaniko Kronikak txosna jarriko dute aurten San Joanetan, eta gosariak banatuko dituzte bertan. Goizeko 05:00etan ireki eta 10:00ak bitarte gosariak emango dira txosna horretan, Tilosetan.

Multikopista berria
Hernaniko Kronikak makina berria behar du, eta horrek 9.000 euro balio ditu. Makina zaharrak dagoeneko 9 miloi kopia eginak ditu, eta erreleboa behar du, orain arte bezala, Kronika egunero ka­lean izan dedin. Helburu hori lortzeko, aurten San Joanetan txosna jarriko dute Doberak eta Kronikak.

Txosnarako laguntza
Txosnarako jendea behar da, eta gosaritarako bizkotxo edo tartak egiteko ere bai. Inork laguntza eman nahiko balu, deitu asteartea baino lehen: 943 33 27 99.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!