San Joanetako Saria jokatuko da gaur waterpoloan. Kiroldegiko igerilekuan izango dira partiduak arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako taldeak izango dira lehian. Mutiletan, lau taldek hartuko dute parte eta nesketan bik. Denera 9 partidu jokatuko dira eta herritarrei dei egiten diete igerilekura azaltzeko.
Partiduak
15:00: Lautada-Maristas (mutilak)
15:20: Tximistarri-Hernani (mutilak)
15:40: Maristas-Tximistarri (mutilak)
16:00: Lautada-Hernani (mutilak)
16:20: Lautada-Tximistarri (mutilak)
16:40: Maristas-Hernani (mutilak)
17:00: Hernani-Maristas (neskak)
18:00: 3-4 postuak (mutilak)
18:30: finalak (mutilak)