Preludioa eta Axeri Bila, asteburuko ekitaldi nagusiak, San Joan usaian

Kronika - Erredakzioa 2013ko ekainaren 13a

Bete betea dago agenda San Joan aurreko asteburuan, ostiralean, Preludio txikiarekin hasita.

san Joan aurrea zeharo mugitua dator aurten, eta Preludioak eta Axeri Bilak markatzen dute ekitaldiz be­tetako asteburua.

Preludioa, iazko kantuekin
Preludio Txi­kia ostiralean da, 19:00­etan, eta Preludio Na­gu­sia larunbatean, 22:30­etan. Iaz suspenditu egin zen eguraldiagatik, eta aurten iazko programa bera dago aurreikusia, kantaren bat gorabehera. Bi­txi­keria izango da, Zipri Otxan­dorenak erre­leboa pasako diola Ro­berto Pache­cori, Mu­­­sika Ban­dako zuzendari la­netan. Bi zuzendariak eta au­rrekoa, Manolo Sagar­na, hi­ru­rek presentzia izango dute San Joanetako Preludio Nagusian.

Axeri Bila, adin guztientzat
Beroa espero da Axeri Bila egunerako. Larunbatean da lasterketa herrikoia, eta 9 km izango dira. Egunean bertan izena eman liteke, 15 euroan, 16:00etatik 18:15etara. Ume eta gazteak 17:30etan aterako dira, eta helduak 18:30etan. Kronikak argazkia aterako die partehartzaileei, 18:00­etan, Atarrabiyo parkean.

Arrauna, waterpoloa, bola erremontea, eta gimnasia
Kirolak sekulako garrantzia du San Joanetako aurreko egunetan. Ostiralean frontoi motzeko erremonte txapelketako partidak jokatuko dira kiroldegiko frontoian, 22:00etan. Larunbatean Bate­len Estropada jokatuko dute Elorrabin, 11:30etan. Water­po­loan San Joan Saria dute, 14:00etan kiroldegian. Bola­riak San Joanetako lehenengo tiraldia dute Ereñotzun, 17:00etan. Igandean, Gim­na­sia erritmiko erakustaldia dute, 10:00etan, kiroldegian.

Txantxangorrik antolatuta, hiru tiraldi, eta txakurren txapelketa Txantxangorrik lau ekitaldi antolatu ditu astebururako. Karabina Tiraldiko lehenengo kanporaketa larunbatean da, 17:00etatik aurrera, haurren­tzat. Larunbatean, baita ere, Plater Tiroan San Joan Saria dute Honda­rribian, Gi­puz­koako eta el­karteko kideen­tzat, 11:00etan hasi eta 18:00­etan itxiko da inskripzioa. Igandean, 09:00etan, Gipuz­koa­ko Erakus-txakurren Txa­pelketa, Xoxokan; eta 10:00­etan, Usokume Tiroa, Urnie­tako Millus baserriko zelaietan (hilerri inguruan).

Konpartsako bilera, bihar San Joan Konpartsako kideek dendariei deialdi berezia egin diete, biharko bilerara joateko, 19:00etan, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!