‘To! Festa’, tratu onen aldeko festa ostiralean Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 12a, 02:00

Bi ekitaldi izango dira ostiralean: Auzolanartean, 16:00etatik 19:00etara, Zinkoenean; eta bertsoa eta musika 20:30etan, Tilosetan

Tratu onen aldeko festa antolatu dute Hernanin, datorren ostiralerako. To! Festa deitu diote, eta bi ekitaldi nagusi izango ditu, Hernaniko hainbat taldek antolatuta, eta Hernaniko Udalak b abestuta. Sei talde ari dira prestatzen: Ama­rre­manitz kooperatiba, TO Es­kola, Katxazarra, Berdinta­sun Kontseilua, Txoko Femi­nista, eta Gazte Txokoa.

Bi ekitaldi dituzte. Auzo­lanartean, parte hartzean oi­narritutako ekitaldia, 16:00­etatik 19:00etara. Eta bertsoa eta musika: Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi ber­tsolariak eta TIK TARA musika taldea, 20:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!