PSE-EEk proposatu du Elias Querejetari omenaldia egitea

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 12a, 02:00

PSE-EEk dioenez udal alderdiei proposatu die omenaldi bat egiteko Elias Querejetari, «herriko pertsonaia ilustre bat delako».

elias Querejeta zinegile hernaniarra hil zen joan den asteburuan, eta Hernaniko PSE-EE alderdiak proposatu du omenaldi bat egin beharko litzaiokeela. Kronikara bidalitako prentsa oharrean dioenez, udaletxeko alderdi guztiei egin diote proposamena, «pertsonaia hain ilustreak merezi duelako». Querejetaren familiari do­lu­minak bidaltzen dizkio alderdi sozialistak prentsa oharrean, eta Querejeta go­rai­patzen du bere ibilbideagatik. «Elias Querejetak Her­na­niren izena beti berekin eraman du, munduan barrena. Euskaldun unibertsal horietako bat zen Elias, Chillida, Oteiza edo Arzak den gisara. Sari hori ez du jaso baina kandidato ona litzateke». Zinegile gisara zen ezagunena, PSE-EEk dioen gisan, «ahaztu ezinezko pelikulak egin zituen: El jardín de las delicias, Cría Cuervos, La familia de Pascual Duharte, Historias del Kronen, Los lunes al sol.... eta abar. Hainbat sari jaso ditu horregatik, baina bada beste alde bat ere, azpimarratzekoa, askatasunaren eta bakearen alde egindako lana. Eliasek frankismo garaitik egin du borroka hori. ETAk armak utzi zituenean idatzi zuen, inork ez daukala legitimaziorik bere egia inposatzeko, egia absolutua hori balitz bezala».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!