Ikasleen jaialdia, eta Ugaldetxoko festa gaur, San Antonioei hasiera emateko

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 12a, 02:00

Bost eguneko festa dute aurten, gaurtik igandera. Gaur, Ugaldetxon 18:00etan hasiko da jaia.

Txirrita ikastetxeko ikasleek emango diote hasiera aurten San Antonio festei, urte bukaerako jaialdiarekin. Auzo Etxeko Aretoan ariko dira, 15:00etatik aurrera. Horrez gain, urteroko Ugaldetxoko festa izango dute gaur, 18:00etatik aurrera, eta hor, pelota, bertsoa, toka eta erromeria dituzte protagonista. Pelota partiduekin ekingo diote Ugaldetxoko festari. Oraintxe arte auzoko frontoia izan da Ugal­detxo edo Pi­koa­ga­koa, eta auzotarrek ez daukate ahazteko. Hiru partidu jokatuko dira, 18:00etatik aurrera. Ondoren, bertsoak, Eli Pagola, Agin Rezola eta Eñaut Martikorenaren eskutik. Toka txapelketa ere izango dute, beti bezala, eta errematea dantzan emango diote, Kupela taldeak alaituta.


Bost egun festetan
Gaur hasi eta igandera arte lu­zatuko da festa Ereñotzun. Bost egunez, ez da faltako inorentzat ekitaldirik.


EGITARAUA

Ekainak 12, asteazkena:
15:00, Txirritako ikasleen kurtso bukaerako jaialdia, Auzo Etxeko
aretoan.
Ugaldetxoko Festa
18:00, pelota partiduak.
Mutilak eskuz: 2 partidu. Neskak palaz: partidu bat.
Ondoren, bertso saioa: Eli Pagola, Agin Rezola eta Eñaut Martikorena.
19:00-20:00, Toka Txapelketa.
20:30, Kupelarekin erromeria.

Ekainak 13, osteguna, 
San Antonio Eguna:
12:30, Herri kirolak, plazan. Harrijasotzaileak: JR Iruretagoiena Izeta II eta Aimar Irigoien; aizkolariak: Mugerza eta Bihurri; hizlaria: Sarasola.
Ondoren, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre bertsolarien
 lehenengo saioa.
18:30, Ttarla dantza taldearen emanaldia, plazan.
Ondoren, bertsolarien bigarren saioa.
20:30, herri afaria plazan.
*Txartelak Irrintzi tabernan.

Ekainak 14, ostirala:
00:00, denak plazara!
Ondoren, Sen eta Gugaz taldeen kontzertua plazan.

Ekainak 15, larunbata:
11:30-14:00/16:00-19:00, puzgarriak futbol zelaian.
17:00-18:00, bola eta toka. Hernaniko Bola Txapelketa hasiera.
17:30, haur jaialdia futbol zelaian. Mozorro onenari saria.
Ondoren, txokolatada.
00:00, Laiotz taldea.

Ekainak 16, igandea:
08:30, txistulariekin diana.
11:30, sagardo probaketa plazan.
12:00, bertso pelota frontoian.
19:00, bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Jexux Mari Irazu, Iker Zubeldia eta Julio Soto.
Ondoren, errifen zozketa.
Jarraian, jaien bukaera suziriekin.

Elizkizun egitaraua

Ekainak 12, asteazkena:
19:00, Meza.
Ekainak 13, osteguna:
08:00, Meza.
10:30, Meza Nagusia.

Ekainak 16, igandea:
10:00, Meza Nagusia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!