Hernanin gazte bat atxilotu zuten herenegun, bere bikotekidea jotzea leporatuta. Gertaera hori salatzeko, eta eraso sexista guztien aurka, kontzentrazioa egin zuten atzo, Plaza Berrin. Hernaniko bederatzi taldek deitu zuten kontzentrazioa, eta jende asko azaldu zen. Taldeak: Berdintasun Kontseilua, Txoko Feminista, Kafeta Feminista, Katxazaharra, Harremonak, Ernai, Gazte Asanblada, AMHER eta Ikatza.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!