Urtero bezala, batel etropada antolatu du Hernaniko arraun elkarteak, Fermin Etxeberriaren omenez. Gaur izango da goizeko 11:30etan, Elorrabin. Lehian izango dira Zumaia, San Pedro, Tolosa eta Hernaniko arraunlariak. Infantil, kadete eta jubenil mailetako neska eta mutilak ariko dira.
Estropada ondoren, elkarteko kideek bazkaria egingo dute denboraldi oparoaren amaiera ospatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!