Alebin mailan Hernaniko bikoteak irabazi du Usurbilgo Torneoa. Xabier Salaberriak eta Oihan Zugastik torneo ezin hobea jokatu dute: sailkapeneko bost partiduak irabazi, eta finala 18-14 irabazi zieten usurbildarrei. Denboraldiko 18garren garaipena lortu dute Hernaniko Pelota Elkarteko kideek. Gainerako emaitzak: Infantiletan, Agirre-Berasarte 18 / Arizmendi-Lazkano 16; seniorretan, Oiaga-Aizpitarte 22 / Leonet-Erreka 13; Urkizu-Murgiondo 22 / Usurbil 5; Jon Etxegoien 7 / Gazteleku 22; trinketean, seniorretan, Ander Lopez 35 / La Rioja 30.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!