Hezkuntzako LOMCE legearen kontra hainbat eta hainbat sinadura bildu dira Hernanin. Hori eta Udaleko Plenoak erabakitakoa bihar aurkeztuko dituzte Donostiako Hezkuntza Delegaritzaren aurrean. Hernaniar guztiei dei egin diete bertara azaltzeko. Han izango dira Hernaniko ikastetxeetako ordezkariak eta Hezkuntza Zinegotzia. 16:45etan Atsegindegin edo 17:00etan Alderdi Ederren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!