Aurtengo denboraldi bikaina eta gero, datorren urteko ekipazioa jaso dute hiru hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 10a, 02:00

Ibai Albak marka bikainak lortu ditu aurten, besteak beste, 36garren geratu da Lisboan, 40.000 atleten artean; Logroñoko maratoi erdian 5ga­rren egin zuen marka pertsonala hobetuta; eta denboraldiko azkena asteburuan du, Axeri Bila. Xabier Salillasek aurtengo bi helburuak bete ditu, 24 eta 48 orduko mundialetan egoteko minima lortzea. Dani Oikilik azkenik, 10.000 metrotan marka pertsonala egin du aurten; eta maratoi erdian 2 minutu hobetu du marka. Hiru atletek datorren denboraldirako ekipazioa jaso zuten joan den astean, Ibai Mendiren esktuik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!