Eguraldia medio, ez zuten azoka onena espero antolatzaileek, baina atzo pozik ziren, herritarrek beste behin, ez dutelako hutsik egin: «jende asko animatu da, espero baina gehiago, batez ere, ostiral eta larunbatean. Aipatzekoa da bazkalordua indarra hartzen ari deka; aurten asko gerturatu dira». Atzo zaleak omendu zituzten eta bazkari eder baten bueltan, 140 lagun inguru juntatu ziren; bestela ere, bazkaltzera joan zirenak, asko izan ziren. Lau egun eta gero, datorren urtera arte itxi zituen ateak atzo, 10garren edizioak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!