Elias Kerejeta hil zen atzo,78 urterekin

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 10a, 02:00

Elias Kerejeta gidoilari eta ekoizle hernaniarra hil zen atzo Madrilen, 78 urterekin. 1963 urtean sortu zuen produktora propioa eta ordutik 50 film luze baina gehiago ekoiztu zituen zuzendari ezberdinekin elkarlanean. Europa­ko zinegintzan produktore ospetsuenetakoa zen Kere­jeta, eta ibilbide guztian sari ugari jasotakoa, azkenekoa, 2012an, Zinema Akade­miako Ohorezko kide izendatu zutenean. Donostiako Giza Eskubideen Zinemal­diak ere omendu zuen Kere­jeta 2008an; eta besteak beste, Gidoien Sari Naziona­la, Zinematografiako Sari Nazionala eta Zinema Aka­de­miako Urrezko domina jaso zituen, hernaniarrak. Futbolari gisa ere ezagutzen zuten askok, 50garren hamar­kadan Realean egindako ibilbideagatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!