30 jokalari eta ehundik gora lagun elkartu ziren atzo, beteranoen partiduaren bueltan. Datorren ikasturtean eskola kirolaren barruan sartu dute eskubaloia; eta taldea ere, sortu nahi dute.
eskubaloia berreskuratu nahi dute Hernanin eta atzoko festak erakutsi zuen, gogoa eta zaleak, ez direla falta. Hernaniko beteranoen partidua antolatu zuten, grina pizteko asmoz, eta herritarrek erantzun egin zuten. Ehundik gora hernaniar gerturatu ziren Kiroldegiko pista nagusira lagun eta senideak animatu eta babesa ematera. Goi mailako jokalarien babesa ere izan zuten, Bidasoa, Irun eta Errenteria taldekoak esaterako; beterano eta hauen artean, 30 jokalari inguruk jokatu zuten. 37-26 izan zen azken emaitza, urdinen alde; baino atzoko benetako irabazlea, eskubaloia izan zen.
Jarritako helburu bat bete dute, datorren ikasturtean, txikienak, eskola kirolean, eskubaloian aritzea. Orain, taldea sortzea da erronka. Eskubaloian aritu nahi duten guztiek izena eman dezakete kiroldegiko bulegoetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!