Gaur bukatuko dira Osiñagako festak eta haiei erreleboa hartuko die Ereñotzuk, asteazkenean. Festei ekiteko, Txirritako ikasleek kurtso bukaerako jaialdia egingo dute. Horrez gain, Ugaldetxon ere festa izango da. Arratsaldetik aurrera, pelota partiduak, bertso saioa, Toka Txapelketa eta Kupela taldearekin erromeria antolatu dituzte. Bost egunez ez da aspertzeko aukerarik izango Ereñotzun.
Herri afaria, ostegunean
San Antonio Eguna ostegunean izango da eta goiz eta arratsaldez antolatu dituzte ekintzak. Eguerdian, herri kirolak eta bertsolarien aurreneko saioa izango da. Arratsaldean, Ttarla dantza taldearen emanaldia eta iluntzean, herri afaria. Txartelak Irrintzi tabernan daude salgai.
Ostiral eta larunbatean, parrandarako aukera
Ostiral eta larunbatean kontzertuak antolatu dituzte eta parranda egiteko aukera ederra izango da. Ostiralean: Sen eta Gugaz. Eta larunbatean: Laiotz. Bi egun horietan gaueko autobus zerbitzua ere izango da. Larunbatean, haurrentzako ekintzak ere prestatu dituzte.
Sagardoa eta bertsoa, bukatzeko
Igandean, sagardo probaketa, bertso pelota eta bertso jaialdia izango dira, punta-puntako bertsolariekin.
EGITARAUA
Ekainak 12, asteazkena:
15:00, Txirritako ikasleen kurtso bukaerako jaialdia, Auzo Etxeko aretoan.
Ugaldetxoko Festa
18:00, pelota partiduak. Mutilak eskuz: 2 partidu. Neskak palaz: partidu bat.
Ondoren, bertso saioa: Eli Pagola, Agin Rezola eta Eñaut Martikorena.
19:00-20:00, Toka Txapelketa.
20:30, Kupelarekin erromeria.
Ekainak 13, osteguna,
San Antonio Eguna:
12:30, Herri kirolak, plazan. Harrijasotzaileak: JR Iruretagoiena Izeta II eta Aimar Irigoien; aizkolariak: Mugerza eta Bihurri; hizlaria: Sarasola.
Ondoren, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre bertsolarien lehenengo saioa.
18:30, Ttarla dantza taldearen emanaldia, plazan.
Ondoren, bertsolarien bigarren saioa.
20:30, herri afaria plazan.
*Txartelak Irrintzi tabernan.
Ekainak 14, ostirala:
00:00, denak plazara!
Ondoren, Sen eta Gugaz taldeen kontzertua plazan.
Ekainak 15, larunbata:
11:30-14:00/16:00-19:00, puzgarriak futbol zelaian.
17:00-18:00, bola eta toka. Hernaniko Bola Txapelketa hasiera.
17:30, haur jaialdia futbol zelaian. Mozorro onenari saria.
Ondoren, txokolatada.
00:00, Laiotz taldea.
Ekainak 16, igandea:
08:30, txistulariekin diana.
11:30, sagardo probaketa plazan.
12:00, bertso pelota frontoian.
19:00, bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Jexux Mari Irazu, Iker Zubeldia eta Julio Soto.
Ondoren, errifen zozketa.
Jarraian, jaien bukaera suziriekin.
Elizkizun egitaraua
Ekainak 12, asteazkena:
19:00, Meza.
Ekainak 13, osteguna:
08:00, Meza.
10:30, Meza Nagusia.
Ekainak 16, igandea:
10:00, Meza Nagusia.